MARTÍN ZAPIRAIN, ITXASO
Ikerketa lan honetan, eromen terminoa berreskuratu nahi izan du egileak. Mendebaldeko medikuntza-sistema hegemonikoak "buruko gaixotasuna" erabiltzen du gaur egun; baina termino horrekin, ez da "deskubritze" hori kulturalki eta sozialki baldintzatuta dagoela adierazten. Kontrako aldean koka dezakegu eromen terminoa; zientifikotasunik gabekotzat jotzen da gehienetan.
Ikerlan honek 2016an jaso zuen Ikasketa Feministei edo Genero Ikerketei buruzko UPV/EHUko tesi onenaren Micaela Portilla VITORIA SARIA (4. edizioa). Argitalpenak UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritzaren diru laguntza izan du.
Esta investigación recibió, en 2016, el PREMIO Micaela Portilla VITORIA (4.ª edición) a la mejor tesis sobre estudios feministas o de género de la UPV/EHU. La publicación ha sido subvencionada por la Dirección para la Igualdad de la UPV/EHU.