ALKORTA IDIAKEZ, ITZIAR / ARAKISTAIN ARRIOLA, MAITENA / BERIAIN FLORES, IRANTZU / BRIONES ARAMENDI,
Kontratuek eta betebeharrek gizarte osoari eragiten diote. Betebehar eta kontratuen dinamika ezagutzea funtsezkoa da legelari ororentzat, betebeharrak eta kontratuak baitira harreman juridikoak eraikitzeko oinarriak. Salerosketatik hasi eta berme-kontratuetaraino, Zuzenbide Zibil guztia borondate-egitura horietan oinarritzen da. Orri hauetan, lege-definizio eta epaileen ebazpen hotzak baino gehiago aurkituko duzu. Kontratu sendo bat nola idatzi edo kontratu-betebehar bat nola ulertu behar den ikusiko duzu. Aurkituko dituzu, halaber, betebeharren gaineko azalpen ulergarri eta argiak, kontratuei buruzko adibide interesgarriak eta horiek ez betetzeak dakarren erantzukizunari buruzko gogoeta inspiragarriak.