POZO, MONTSERRAT DEL
Liburu honen bidez, irakurleak jakingo du zer oinarri pedagogikotan funtsatzen den Montserrat ikastetxearen eguneroko jarduna, bai eta zer hezkuntza-jarduera bideratzen dituen askotariko adimenak lantzeko 0-6 urteko haurren artean, bizitzako aldi hori erabakigarriena baita burmuinaren garapen neurologikorako. Helburua beti bat bera da: haur jakintsuagoak eta zoriontsuagoak heztea. Montserrat del Pozo: Filosofia eta Letretako lizentziaduna eta Irudi eta Soinuko goi-mailako teknikaria da, masterra du Psikologian eta Familia Kudeaketan eta graduak Filadelfiako Giza Garapenaren Potentzialaren Institutuetan (AEB) eta Massachusettseko Unibertsitateko (AEB) Newton Centre zentroko National Center for Teaching Thinking erakundean.