Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen inguruko ikasgaiak aspalditik ematen dira euskaraz UPV/EHUko ikastegi ezberdinetan. Irakasle elebidunok norberak egindako materialak erabiltzen genituen klaseak emateko, arlo honetan euskarazko ikasliburu eguneraturik ez zegoelako. Horri aurre egiteko edota hutsune hori betetzeko, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea arloko irakasle batzuk ados jarri ginen orain aurkezten ditugun ikasgaiak elkarrekin idazteko. Hauek Lan-Zuzenbideko arlo indibiduala (lan kontratua) eta arlo kolektiboa (Zuzenbide Sindikala) jorratzen dituzte, baina ez horiek bakarrik, zeren eta ikasliburuaren azkenengo ataletan Lan Arriskuen Prebentzioaren eta Gizarte Segurantzaren ikasgaiak ere jorratzen baitira laburpen moduan.