LUIS PEREDA
Matematika online proiektu zorrotza eta berritzailea, ideia eta baliabide originalekin lehen hezkuntza osorako, eta konkretuki hau, lehen hezkuntzako 2. Mailarako. Luis Peredak sortutako programazioa, ibilbidea eta material didaktikoa. Online Hezkuntza Plataforma batean, nabigatzeko erraza eta alorraren irakaskuntza-ikaskuntza-ebaluaziorako behar den guztiarekin, erabat interaktiboa. Edukien programazioa gaitasun-ibilbideen arabera antolaturikoa eta helburu didaktiko ongi sekuentziatu eta auto ebaluagarrietan oinarrituta. Zeinak 2. maila honetan diren: zenbakia, geometria, magnitudea eta problemak ebazteko gaitasun-ibilbideak. Helburu didaktikoak aldiz, Demoan dituzue, lan plangintza atalean. Ariketa guztiak interaktiboak eta ebaluagarriak dira, irakaslearentzako feedbackarekin, ikasle bakoitzak egindako lanaren eta gelako taldearen emaitzekin. E 2.9 proiektuak, azken batean, zera eskaini nahi die irakasleei: matematikaren irakaskuntza eta ikasketarako lan plangintza bat helburu batzuk zehaztuko dituena, eduki sekuentziatu batzuk, online material modernoak eta baliabide didaktiko batzuk ikasgelarako, metodologia bat eta ikasleek zenbat aurreratu duten ebaluatzeko modua. Plangintza didaktikoari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero: edukiak, programa, arrazoiketa, interakzioa, ikaskuntza, problemak ebazteko lantegia, ariketak bisitatu 2. Mailako DEMOA.